|
|
TRIKITI TESTUAK
|
ALBOKA
«» KONTRAIRO IZ, 1999
Mendi puntan artzaia
bere adarra joz
zeruari begira
eguna igaroz.
Errotako neskatxa
ezin maitemindu
adarraren soinua
ezin du leundu.
Zerua ilunduta
ekaitza da gertu
trumoiak entzun eta
ardiak beldurtu.
Suzko igitai batek
zerua argituz
artzaia eraman du
Mariren leizeruntz.
Damaren aurrean
adarra eskuan
bekozkoa ilun eta
izua begietan.
Andere suzkoaren
begirada urdin
adarra eskeinita
ematen dio muin.
Adarra zulatuaz
zaldi hilean jarri
adarraren soinua
doinu bihurturik.
Adar zahar zuloduna
alboka deitua
artzaitxo sorginduak
jotzeko gertua.
Geroztik,
Mariren aginduz da
Euskal Herrian zehar
jaiez jai jotzera
betiko kondenatua.
Eta Mari,
ilargi eder bat bezala,
hegaka pasiatzen da
tximista bezain arin,
artzaiaren alboan.
Hitzak: Amaia Irureta
Musika: Herrikoia |
|
|