|
HAPPENING ZARZUELAN
«» KONTRAIRO IZ, 1999
Madrilen ikasten
igande arrunta,
trena hartu eta
abentura bila,
basamortu erdian
igandeko plana
trenbidean zehar...
Coto de Caza"-k
inguratuta,
zulo bat ikusi eta
nekez sartu ginen,
panorama ederra,
oasia ote zen?
"Prohibido el paso"
"Patrimonio nacional"
amestutako edena
muturren aurrean.
Ederra flasha orduan
hartu genuena,
guardia errealak
gerturatu ziren,
audientziarik gabe
Sofia agurtzerik ez,
ur botijoarekin
konformatu ginen.
Happening Zarzuelan,
borboien etxean,
bi euskaldun pare
han sartu ginen,
abentura bila,
igandeko plana
trenbidean zehar.
Hitzak: Amaia Irureta
Musika: Txubio Fernandez de Jauregi / J. Andres Rodriguez |