|
KAIA HUTSIK
«» KONTRAIRO IZ, 1999
Arrantzaleak
txalupa hondoratu du,
emakumeek ez dute
kolorezko sarerik josten,
kai hutsak ez daukanez
arrain usainik,
aspaldian ez omen da
katurik ikusten.
Mendeak eta mendeak
itsasoratzen marinelak,
itsaso zabalean
ez dela lekurik denentzat,
arraina bukatu dela,
txalupak turistak pasiatzeko
diote politikoek.
Faroaren lekuan
iragarki baten argiak,
kolorezko txalupen ordez,
aberatsen yateak.
Neguko ekaitz gauetan
kaian ez da amarik zai,
Markesaren alabak ez du
marinelik maitemintzeko.
Mendeak...
Hitzak: Amaia Irureta
Musika: J. Andres Rodriguez |