|
NEUREA ZARA
«» KONTRAIRO IZ, 1999
Urrunekoa nire albora
ekarri zidan bizitzak
taberna eta ikastoletan
ikusten nuen behintzat
haurrekin sarri ibili ohi zen
giro goxo nahiz bortitzak
nolanahi ere une haietan
ez nuen hartu haintzat
Indarren batek derrigortuta
hasi nintzaion begira
ez jakintasun haren barnean
ezin begiak jira
gertutasunak handiagoa
egiten zuen dizdira
argitasuna itsukeria
elkarren etsai dira
Norentzat zer zen
zail zen ulertzen. Orain ez!
Mila urratu
lauki karratu, hara!
Jausiagatik
oso ondo dakit nik oinez
ikusi-makusi
orain neurea zara.
Sendatu nahirik izpi artean
hurbildu nintzen bertara
nahiz eta jasan mila urratu
lauki karratu, hara!
Jausiagatik ondotxo dakit
neurea zara euskara
jausiagatik ondotxo dakit
orain neurea zara.
Norentzat...
Hitzak: Asier Iriondo
Musika: Alberto Saez de la Fuente |