Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

"MUNDUA JATERA"

«»
KONTRAIRO
IZ, 1999

 

Gaur jeiki naiz "mundua jatera",

elegante jantzi naiz ispilu aurrean,

kafea berotu lapiko zaharrean,

tostada erori da atzekoz aurrera.

 

Etxetik atera naiz gutun baten bila,

propaganda hartu det gutunik ez zen han,

promozio berria supermerkatuan:

"ordain ezazu bat eta bi eraman".

 

Oinez abiatu naiz kalean barrena

usotzar batek kaka sorbalda gainean,

autobusa galdu det azkenengo unean,

eskua harrapatu sartzera nindoala.

 

Tabernan jezarri lasaitzeko asmotan,

txanpon bat bota ditut tabako makinan,

ataskatu egin da momentu horretan,

euria hasi da eta guardasola etxean.

 

Ba omen dira egunak

ohetik jaikitzea

merezi ez dutenak.

Gaur jeiki naiz "mundua jatera".

 

Hitzak: Amaia Irureta

Musika: J. Andres Rodriguez