|
BAKARDADEAN
«ANTZUOLARI» KAXIANO ELKAR, 1994
Bakardadean
aurkitzen baldin bazera
lagunen bila
jo batetik bestera
agertuko da
zuretzako laguna
bakardadean
lagunduko dizuna
ta lagun hori
aurkitzen duzunean
biziko zera pozik
eta zorionean.
Egia da bai
laguna behar duzu
zure bizitza
osatu nahi baduzu.
Egia da bai
laguna behar duzu
zure bizitza
osotu nahi baduzu.
Lagunik gabe
bakarrik zabiltzanean
ez zabiltza ez
beti zorionean
zure bizitza
gozatu nahi baduzu
maite zaituen
lagun bat behar duzu
ta lagun hori
aurkitzen duzunean
biziko zera pozik
eta zorionean.
Egia da bai
laguna behar duzu
zure bizitza
osatu nahi baduzu.
Egia da bai
laguna behar duzu
zure bizitza
osotu nahi baduzu.
Hitzak eta musika: Kaxiano |