|
BIZKAIARI
«ANTZUOLARI» KAXIANO ELKAR, 1994
Bizkaia dugu bizi
leku erosoa
honela osotzen du
itzuli osoa
Santander, Burgos, Araba
eta Gipuzkoa
Kantauriaz muxuka
duela itsasoa.
Bilbo haundia berriz
dago osatua
autopista ta trenez
da laister metroa
Sondikatik hegazkina
portutik barkua
bizkaitarren hiria
da horrelakoa.
Balentin Berriotxoa
bizkaitarren zaindari
Bilbo hiri haundikoa
Begonako Andramari
Gernikan dago haritza
Euskadin oroigarri
futbolean Athletic
agur Bizkaiari.
Alderdi zaharrean bai
zazpi kaleetan
giro jatorra beti
hango tabernetan
kaxuelak pil-pilean
leku gehienetan
eskilapekoekin
ona da benetan.
Arriaga antzokiz
Casilla kirolez
Arenalean beti
jai giro alaiez
Santiago katedral bat
bestea San Mames
lehoiak jolasteko
aliron emanez.
Balentin Berriotxoa
bizkaitarren zaindari
Bilbo hiri haundikoa
Begonako Andramari
Gernikan dago haritza
Euskadin oroigarri
futbolean Athletic
agur Bizkaiari.
Hitzak eta musika: Kaxiano |