|
FERNANDO AMEZKETARRA
«ANTZUOLARI» KAXIANO ELKAR, 1994
Egia ospetsua zen
Pernando Amezketakoa
Aintzinako Pernando
Amezketakoa
makina bat komeri
bizitutakoa
buruz azkarra zen da
dena berezkoa
ez zenbaitek bezala
ikasitakoa
Baina betikoa
apaizan lepoa
azal gurikoa
neurri lodikoa
eta Pernandon etxean
falta jatekoa.
Egia ospetsua zen
Pernando Amezketakoa
Pernando egun baten
eguardi aurrean
apaizaren etxera
joan zen zuzenean
aitzeki ta maitzeki
bazkaldu nahiean
barrura sartzean
semea atzean
utzi zuen atean
sartzeko deitzean
bazkaldu nahi baitzuten
apaizan etxean.
Egia ospetsua zen
Pernando Amezketakoa
Konbidatu zuen da
bazkaldu baino lehen
mahaia bedeinkatzeko
egin zuen aitaren
semea esan gabe
espirituaren
apaizak esan zion
semea non zuen
tranpan erori zen
atean zain zeuken
noiz deitzen zioten
hasteko bazkaltzen
aita-semeak bapo
han bazkaldu zuten.
Hitzak eta musika: Kaxiano |