|
ASTEBURUAN
«ANTZUOLARI» KAXIANO ELKAR, 1994
Asteburua heldu denean
jendea pozik eta alai
ostiraletik lana utzi ta
astelehena bitarte lasai
lehen igandea bakarra zen ta
orain larunbata ere bai
oraindik batzuk eskatzen dute
jai biramona beti jai.
Astelehena buru astunakin
arindu nahi bi aspirinakin
Jantokira kopeta beltzekin
gosaltzeko kas bat izotzakin
asteartez bokadiloakin
asteazkena gizon itxurakin
ostequnean gogor lanean
ostiraleko pozakin.
Asteburuan Iibre daudenak
parranda edo ligatzera
ta ezkonduak beren haurrekin
udan eguzkia hartzera
neguan berriz elurra bada
asko behintzat eskiatzera
gu bezalako atzeratuak
perretxikoak biltzera.
Astelehena buru astunakin
arindu nahi bi aspirinakin
Jantokira kopeta beltzekin
gosaltzeko kas bat izotzakin
asteartez bokadiloakin
asteazkena gizon itxurakin
ostequnean gogor lanean
ostiraleko pozakin.
Hitzak eta musika: Kaxiano |