|
LAZKAO TXIKI
«ANTZUOLARI» KAXIANO ELKAR, 1994
Joxe Migel Iztueta
oroitzen naiz zurekin
zure bertso txiste eta
xelebrekeriakin
denei parra eragiten
ta grazi apartakin
hola oroitu gaitezen
Lazkao Txikiakin.
Hego gabeko txori
txiki bat zinen zu
egunero kantari
beti alaitsu
orain aingeruekin
bat egin baduzu
betiko zoriona
zurekin duzu.
Joxe Migel Iztueta
oroitzen naiz zurekin
zure bertso txiste eta
xelebrekeriakin
denei parra eragiten
ta grazi apartakin
hola oroitu gaitezen
Lazkao Txikiakin.
Zenbait herri jaietan
hartu zendun parte
horregatik guztiok
zaitugu maite
oraingoan zerutik
deitu badizute
agur paradisuan
elkartu arte.
Hitzak eta musika: Kaxiano |