|
IZAR EDERRAK
«HIRU TRUKU» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1994
(Testamentuarena)
Izar ederrak argi egiten dau
zeru altuan bakarrik
Ezta bakarrik, lagunak ditu
Jaun zerukoak emonik.
Zazpi aingeru aldean ditu
zortzigarrena gaixorik;
zazpi mediku ekarri deutsez
India-Madriletatik.
Arek igarri, arek igarri
nundik dagoan gaixorik:
amoreminak badituz onek
entraņetara sarturik.
Guzurra diņo mediku onek
nik eztot amore miņik.
Amore miņak badodaz bere
ez entraņetan sarturik.
Gaur arratsean ilgo naz eta
etorri gorpu ondora
errosario zuri eder bat
esku artean dozula.
Neu enterretan naroenean
igongo dozu korura
andixek bera salto egingo'zu
Birjina Amaren ortura.
Larrosatxo bat eskura eta
krabeliņea mosura
jente guztiak esan daiela
neure lutua dozula.
Aingerutxoak esaten dabe
Salbean Abe Maria
gero guztiok gozatu daigun
Zeru altuan gloria
Amen Abe Maria.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Lekukoa: Lucia Estankona, Zornotza
Biltzailea: R. M. Azkue |