|
ANA JUANIXE
«HIRU TRUKU» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1994
Egun batian ni banenguan
kostela kostel gaiņian.
Ni banenguan kostel saltzian
ezpabe gari saltzian.
Iru damatxu etorri ziran,
bata bestien atzian,
irugarrenak pregunta eustan
gariak zegan zirian.
Bestiantzako dirutan eta
zuretzat laztan trukian.
Ez nagizula lotsatu arren,
onelan plaza betian.
Orrelan bere esan bazeustan
leku sekretu batian
gariak eta zeu ta neu bere
an konponduko giņian.
Ama neuria labarako da
goiz edo arratsaldian
paseito bat emoidezakezu
ama laban dan artian.
Ama labatik etorri eta
mutil usaiņa etxian.
Ana Juanixe, Ana Juanixe
zein da dauana etxian?
Katalinatxu auzokua da
beroi laban dan artian.
Eztona ori Katalinatxu
bizarra dau okotzian.
Itxagon daizu, mutil, itxagon
argia pizu artian
argia piztu artian eta
ikusi zeu nor zarian.
Ama, berrorrek ez dauela nai
neure osasunik etxian,
biotz ilunak egiten jataz
argia datorrenian.
Urten daik, mutil, urten daik mutil,
alako bentanarean,
ama neuriak urten dagian
kanpora sospetxerian.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Manuel Lekuonak Ondarroan batua. |