|
EGUNA ZALA(Lantzarena)
«HIRU TRUKU» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1994
Eguna zala, eguna zala,
bart irargia zenean,
egunerako joan nintzan ni
zazpi legua bidean,
zazpi legua bidean eta
neure maitean kalean.
Neure maiteak bota egin eustan
lantzea bentanarean.
Orain il bere banozu eta
enterrau bere naikezu,
Maria Madalenean aurrean eta
Jesukristoren oinean.
Iru letratxu bearko ditu
nire obia gaņean,
neure maiteak irakurteko
Madrildik datorrenean.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Lekukoa: Maria Juana Altzibar, Ajangiz. |