|
ALDAZTORREAN
«HIRU TRUKU» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1994
Aldaztorrean nengoanean irra
goruetan
etorri ddatan erroi zarra
grauetan.
Erroi zarra zer dakazu albiste?
Alamarkea galdu dala dinoe.
Galdu naz bada, alaba ditxa
bagea.
Antxe nebazan oge ta bat
lengusu ta nebea
arek baiņo azkarriago jaubea.
Zer diņona, puerka lotsa bagea?
Azkanengo esan dona jaubea?
(esan bebanan lenengotatik
jaubea izango ebanan
Aldaztorrean partea.)
Nik neurea dot goian kaxea,
tapez taperaino diruz betea.
Imineagaz neban urre gorria
anageagaz neban urre zuria.
Mila dukat neban isil poltsea,
a bere bazan alaba on baten
dotea!
Aldaztorrea ateak ditu letuez
ango plater pitxeruak zidarrez.
Joan ala egon eingo't, ama
neurea? Joan, joan, neure alaba
maitea.
Aurtxo txikinak sabelean deust
ostiko.
Jaun zerukoak al dau semea
sortuko. Nai dan seme nai dan
alaba Aldaztorrean partea izango
ddona.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Lekukoa: Gillermina Akarregi, Lekeitio. Biltzailea: R.M. Azkue. |