|
ARRATEKO ZELAIKO
«HIRU TRUKU» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1994
Arrateko zelaiko
bai floridadea
andixek gora dago
zerura bidea.
Aldatza igaro-ta
zelai landa baten
an dago Jesukristo
mezia esaten.
San Pedro ta San Paulo
mezia erasoten,
amaika mila aingeru
koruan kantaten.
Aita San Franziskua
organua joten,
amabi apostoluak
mezia entzuten.
Arraten altarea
eramuz jantzirik,
lirio zuririk eta
lirio gorririk.
Aintxe kantaten dabe
Salbea ederki,
neu bere araxe noa
ikasi al banegi.
Gabean Salbea ta
goizean mezia;
Birjina Arrateko
zeruko loria.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Joxe Lizarraldek eta Inazio Ormaetxebarriak batutako aldearen gainean osaturik. |