|
JAUN ZURIANO
«HIRU TRUKU» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1994
Jaun Zuriano, Jaun Zuriano
Lotan zagoza? itzarri
zure esposa dona Errosa
biar dala esposa barri.
Nor da ori Manbru ori
manbru erriko trukuori
Manbru erriko trukuori
trukukumian semiori.
Ni neu enaiz Manbrukua
da gitxiago trukukua
ziertuago izan neinteke
aingeru zeruetakua.
Emendik ara eruteatxik
zer emongo daustazu sari?
Mila libra argizari
neure Amabirjinari
beste orrenbeste edo geiago
San Migel aingeruari.
Gortan dekodaz zazpi zaldi
zein onena dan artu bedi.
Jaun Zurianok artu dau eta
arin doa erriz erri.
Oles oles Dios te Salve
gaur ostatua gura neuke.
Emen eztago gaur ostaturik
Jauna lagun bekizu zeuri;
Jaun Zuriano bizi zanian
pobriak emen eben ostatua
Jaun Zuriano bizi zanian
pobriak eben ostatua.
Nor da ori pobriori
pobre inkietaduori
Jaun Zuriano atxitu dau-te
betor barrure erromesori.
Berton daukat ezpata bat
Jaun Zurianok neuri itxia
aixe gora altzaten dabena
izango da neure gizon geia.
Orra gazte brabu ori
orra bigarrentxu ori
ezin dabe ezpata altzatu-ta
asi zaitez ba pobre ori.
Begiz ondo aditxuten dotza
antxe begira dauen pobria
asten da eta danon aurrean
gora daroa ezpatia
Au da neure Jaun Zuriano
Au da neure emaztia.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Lekukoa: Elisa Barrenetxea Elantxobekoa. 1990l Iturria: Labayru Ikastegiko Artxiboa. Biltzailea: Ma- Eugenia Markaida. |