|
LEIXIBATXOA
«HIRU TRUKU» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1994
Leixibatxoa zuria dozu, andratxu
gaztia.
Ondo gobernatuta,
bai aita frailia.
Eskutxu zuriak dozuz, andratxu
gaztia.
Guantepian ibilite,
bai aita frailia.
Familiarik edo bozu, andratxu
gaztia?
Seme bi ditudaz,
bai aita frailia.
Senarrik edo bozu, andratxu
gaztia?
Amerike urrunetan,
bai aita frailia.
Ezeutuko zenduke, andratxu
gaztia?
Lengo arropakin bada,
bai aita frailia.
Laztan bat emon behar deutsut,
andratxu gaztia.
Ibaia dau bitarte,
bai aita frailia.
Bi saltuan pasatukot, andratxu
gaztia.
Ez jat komenidetan,
bai aita frailia.
Suak erreko al zaitu, andratxu
gaztia
Berori ilenti dala,
aita frailia.
Urek eroango al zaitu, andratxu
gaztia
Berori txalupa dala,
bai aita frailia.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Maria de Goyri Mintegiak Muxikan batua 1981 |