|
ZAZPI NOBIO
«HIRU TRUKU II» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1997
Lelengo nobiua
Jose auzokua
zuk izan beharko dozu
neure esposoa.
Bigarren nobiua
zala Usebio
egunean pezeta bi
daukoz diario.
Hirugarren nobiua
zala Ujenio
neuk bere eduki neban
hainbat amorio.
Laugarren nobiua
zala kuberoa
mutil galanta baina
bekoki pardoa.
Bosgarren nobiua
zan zapataria
koxoa izan ez balitz
konsolagarria.
Seigarren nobioa
Ustakio eulea
praka zahar inozente
koitedu pobrea.
Zazpi nobio daukodaz
urte bi t'erdien
zazpigarrena daukat
inozko larrien.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Andres Lejarraga Txikitone baserrikoa-Lezama. Biltzailea: Jon Aurre |