|
GAUTXU BATEN
«HIRU TRUKU II» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1997
Gautxu baten abiatu nintzan
dama gazte bat bilatzen
"kox kox" jo neban atea baina
ez eustan korresponditzen.
Halako baten bentanatikan:
-Ez deust niri amak itziten
-Bioren borondatea dala
zeugaz lo egin nahi nuke.
-Zure aita lotara joan arte
ate ondoan gengokez.
-Atera joan, haizea presko
hotzitu egin gindekez.
-Nire kapeak magala zabal
biok tapauko gendukez.
-Handik tira eta hortik tira
apurtu egingo genduke.
-Hatan horretan gengokezala
aita zurea letorke.
-Hak bat esan ta guk bi erantzun
okasinoa legoke.
-Nire ateak hotsa dau zoli
txakurrak bere salatu.
-Nire txakurra isilduteko
eper bizia behar dozu.
-Eper bizia kojiduteko
mutil mantsoa zagoz zu.
-Neska txiki ta graziosea
atxakiosa zagoz zu.
-Atxakiosa zagoz zu baina
neuk eroango zaitut zu,
zubi txikitxo bat igaro eta
da nire etxera bidea.
-Gurari ona dabenentzako
ez dago bide luzea.
Gurari onik zuk ez badozu
agur, ai, neure maitea!
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Dominika Uriarte. Etxano Biltzailea: R.M. de Azkue |