|
BAKARRIK AURKITZEN NAZ
«HIRU TRUKU II» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1997
Bakarrik aurkitzen naz
neure anparuan,
neure konpesinoa
egitera noa.
Aita akusatzen naz
neu lehenengoagaz,
geure Jaungoiko ona
amadu ezagaz.
Aita akusatzen naz
neu bigarrenean:
egin dot juramentu
guzurren ganean.
Joaten naz elizara
mezea entzuten,
tenplura joaten naz
galaiak ikusten.
Agur, aita prailea,
egin dau neureak:
izio kandelea,
prestau begi andea!
Praile santua dago
guztiz harriturik,
dama ikusten zuela
belaunetan hilik.
Ezpan koral ederrak
ondo lur eginik,
begi zuri ederrak
guztiz ezaindurik.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Maria Juana Urteaga. Izpazter Biltzailea: R.M. de Azkue |