|
TXIKITIN PARIAN
«HIRU TRUKU II» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1997
Soldadu sartu nintzan
zortzi bat urteko,
Errege serbiduta, txikitin parian paina,
ai libre izateko.
Erregek ez dau behar
gizon ezkondurik
baizikan mutil libre, txikitin parian paina,
ai libre-libretxorik.
Mutilik behar eta
mutilik egon ez
Errege silan dago, txikitin...
ai jarrita negarrez.
Neskak badaude baina
ez dute balio
Erregeri begitik, txikitin...
ai negarra dario.
Bergaran nindoiala
Brigadearekin
enamoradu nintzan, txikitin...
ai damatxo batekin.
Etxezuriko dama
ikusten badozu
gorantziak daiola, txikitin...
ai esango diozu.
Zeinek hori eman dizun
galdetzen badizu
Felix de Aranburu, txikitin...
ai esango diozu.
Felix de Aranburu
hain gizon trebea
Bergaran bilatu dau, txikitin..
ai beretzat andrea.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Timotea Guridi.Txomena baserrikoa. Araotz-Oņati Biltzailea: Bitoriano Gandiaga |