|
ATZO ETORRI JATAZ
«HIRU TRUKU II» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1997
Atzo etorri jataz
hiru mandatari:
uso zuri eder bat
ta aingeru eder bi.
-Uso zuri ederra,
zeruan zer barri?
-Zeruan barri onak
orain eta beti.
-Niretzat zer dakarzu
zeruko gauzarik?
-Olibo-adartxo bat
Birjinak emonik.
-Erramu laster da-ta
igartu ez baledi!
-Ez da ba igartuko
zeruko gauzarik.
-Igartu baledi bere
barriz dakarket nik,
zeruan asko dira
olibo-adarrik.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Vicenta Pujana. Aramaio Biltzailea: R.M. de Azkue |