|
LAPURRARENA
«HIRU TRUKU II» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1997
Lapurra ez leite kantsadu
ez loguratu
inon gauzea franku
ahal badau hartu
hori zigertu
hagaitik inpernuan
beharko dau sartu.
Han ez dau balioko
gaiztakeriak
ezpabeze bakarrik
egi garbiak
ordu larriak
han damutuko jakoz
gaiztakeriak.
Hordiaren samea
beti sikurik
zahagia ez ba dauko
pigu-pigurik
horrelakorik
solimena baleiz be
ez nahi nik urik.
Hordia beti dago
zer egin adi
martitzenean bada
berandu jagi,
zer egin adi
eguaztenean bere
lanera nagi.
Murmurazinoa balitz
errezetea
orduantxe bai ona
oraingo jentea
balientea
baina bestera dauko
borondatea.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Andres Lejarraga Txikitone baserrikoa-Lezama Biltzailea: Jon Aurre |