|
PERRETXIKOTAN
«HIRU TRUKU II» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1997
Perretxikotan nenbilenean
Mendiolako basoan,
dama gazte bat aurkitu neban
elorri baten ondoan.
Gaztea nintzan zoroa nintzan
jarri nintzakon alboan
amantaltxua zabaldu eta
hartu ninduen altzoan.
Itandu neutsan: Nongoa zara
damatxo bihotzekoa?
-Jakizu ni naiz pobreen ama
Birjina Arantzazukoa.
Uiak bere txantxarrak janda
ez dabe osagilerik
ohitura zaharrak galdu ziran da
hobenak lotu bagarik.
Gaztea nintzan, zoroa nintzan
itandu neutsan men-menik
-Zergatik zagoz, dama galanta,
hain triste bakar bakarrik?
Simona Intxaurbe. Uribe-Zeanuri. Frantziska Agirrezabala. Sutsuten -Zeanuri Biltzailea: J. Ramon Arbe. U.E.U.-ren musika saila. |