|
NEURE LAZTAN EDERRA
«HIRU TRUKU II» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1997
Neure laztan ederra
entzun dot hau bere
amorea dozula
zeuk edonon bere.
Ez daukot amorerik
ez dot gura bere
amorea daudenok
agiriko dire.
Amoretxu bi dodaz
uzen batekoak
bateri ondo esan ta
besteak zeloan.
Bata dala Mainton da
bestea da Lulu
hagaitio etorten da
Zifriano belu.
Maitonek gure ez baleu
Zifriano joatea,
honek ederto daki
etxera bidea.
Txakur gosearentzat
ez da okela latzik
gosea eukiten dau-ta
jan egiten dau pozik.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
1, 2, 3: Maria Gorordo. Gatika Biltzailea: Martin Orbe. Bideratzailea: Xabier Kalzakorta.
4, 5, 6: Juan Cruz Goti. Zeberio Biltzailea: Kolesti Agirresarobe. Bideratzailea: Jon Aurre |