|
MENDI ALTUAN
«HIRU TRUKU II» HIRU TRUKU NUEVOS MEDIOS, 1997
Mendi altuan aurten ez ei da
erromerurik loratu:
nik iminita igartu izan zan
zuk iminita berdatu,
frutuok bere onak dituzu
zeuk holan grazia badozu.
Larrosatxoak bost horri daukoz
krabeliniak hamabi:
nire umea gura dauenak
eskatu bere amari,
ama zuhur daukan neskatilea
bizi lei ardura barik.
Larrosea ta krabelinea
diferenteak kolorez:
amak alaba agindu arren
aitak egin lei emon ez,
biok kontentu izanez gero
bitartekorik emon ez.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Pedro Goikolea. Otxandio Biltzailea: R.M. de Azkue |