|
AZAROAREN 8AN
«EDAN HEMENDIK» URGABE OHIUKA, 2004
Gaur galdu naiz zure ametsen artean
urez beteriko itsasoetan zeure oroitzapenetan
barre egiteko garaiak galdu badira,
udazkena heldu zaio, orriz betetako bihotzera.
Aspaldiko garaiak, galdutako hondartzetan
azaroaren 8an, non ezkutatu ote zinen,
ahaztutako beldurrak, urak bustiriko arrokak
itsasoa ikusi neban zeure eskuen artean.
Hegaz egiten dakigula, sinetsarazi zenidan
paperezko hegoekin, hodei ilunen artean,
kanta ditzagun herrian umetako abestiak
bakardadea nirekin bizitzen geratu da.
Gaur eguzkia itsututa, gelditu da zure aurrean
ilargiaren gainean, zeu ageri zinen.
Heldu ziren ibiltzen ahazteko garaiak
izar txikien artean, erratzik gabeko sorgiņak,
eraman nazazu, hutsik dagoen mundura,
berriz jausiko naiz zuk jarritako besoetan.
Hitzak eta musika: Agustin Barandiaran |