|
MARINELAREN AMETSAK
«EDAN HEMENDIK» URGABE OHIUKA, 2004
Aspaldian portu izkinan, ez dot ikusten
marinel presturik, arrainen usainik
denak joan ziren, utzi eben dena
ta itsasoa, negarrez ari zen...
Aspaldian portu izkinan, ez dot sentitzen
kresala egun baten, joan egin zen
dena estali zen ikurrin beltzez,
ta itsasoa, negarrez ari zen.
Lekeittioko portuan marinel batzuk
zain daude, ezinean, kaian eserita
beltzez estalitako itsasoa
begiratzen, amorruz sufritzen.
Lekeittioko portua, euren bizia
hondatua, galdua, ezinezkoa,
injustizia handiena egin dioten
gizonak bezala sentitzen dira.
Eta non daude,
marinel zahar baten ametsak
beltzez estaliak dira,
marinel zahar baten ametsak
orain betiko galdu dira,
marinel zahar baten ametsak
itsasoan ito dira,
marinel zahar baten ametsak, ametsak ametsetan,
itzartuko al gara egunen baten,
amets gaiztoa egia bihurtu da.
Tabernan dagoen botila batetan
itotzen dituzte ezinaren malkoak
telebista begira jarrita, pentsatzen dute,
ta hemendik aurrera?
Zer gertatuko da hondartza beltzean?
itsasoa betiko, lutoz jantzi zen
itzartuko al gara egunen baten,
amets gaiztoa egia bihurtu da.
Hitzak eta musika: Agustin Barandiaran |