|
|
TRIKITI TESTUAK
|
NERE BIZITZA
«LIZARTZAKO OIHARTZUNAK» KAXIANO ELKAR, 1992
Nere bizitza
agertuko dut
soinu eta bertso
alaitasunez
Mila bederatirehun eta
hogeita hamabikoa
sortzez
azaroan hogeita hiruan
munduratu nintzen
halabeharrez,
berrogeita hemeretzi
baditut
gustorar bizi naiz
zorionez.
Nere bizitza da
abestea herriz herri
beti izan nahi dut
herriaren alaigarri.
Antzuolan
jaioa naiz eta
txikitatikan
Lizartzan bizi.
Hamazazpi urtekin
lanean min hartu
geroz ez dut ikusi.
Hemezortzirekin
soinu eta bertso,
Euskal Herrietan
lanean hasi,
hogeita bost urterekin
ezkondu
alaba bat eta
bi seme hazi.
Nere bizitza da
abestea herriz herri
beti izan nahi dut
herriaren alaigarri.
Seme-alabak
ezkondu eta
baditut hiru
iloba txiki.
Aste buruetan
biltzen dira ta
amona izaten dut
erruki.
Batek laztandu
besteak musu
txikienak berriz
amona aupi.
Nekez nekez
zer poza ematen duten
txikitan
dut erabaki.
Nere bizitza da
abestea herriz herri
beti izan nahi dut
herriaren alaigarri. |
|
|