|
DONOSTIARI
«LIZARTZAKO OIHARTZUNAK» KAXIANO ELKAR, 1992
Donostialdera
joan etorri bat
egina dut lehengoan
Alderdi Zaharrean?
euskal giro eder bat
bait zegoan,
Alderdi Zaharreko
sagardo ta txakolinak
euskaldunentzako
bait dira atseginak.
Santo Tomas eguna zen
Alderdi Zaharreko enparantzan
Santo Tomasetako peria
ba zan txorizua ta ogia,
nonahitik abeslaria
txistu eta trikitia,
bai polita zerala bai
Donostia.
Edari maitagarriak
sagardo ta txakolin garbiak
atsegin du beti eztarriak
asetzean zure egarria,
pizten du bertsolaria
euskaldunen pozgarria,
bai polita zerala bai
Donostia. |