|
BASERRITIK KALERA
«LIZARTZAKO OIHARTZUNAK» KAXIANO ELKAR, 1992
Agur baserri zaharra
banoa kalera
lana gutxi eginda
ondo bizitzera,
kalean omen dago
danetik aukera,
nik hala bizi nahi det
hor gelditzen zera.
Burniola batean
lanean naiz hasi
behin ere ez det hainbat
diru irabazi,
orain paseatzen det
neskatxa ta guzi
laztan goxo artean
hau bai dela bizi.
Konturatzen ari naiz
kaleko bizian
ez liteke izan
denbora luzian,
egunez lana eta
lorik ez arratsian,
pezeta bat ez daukat
hurrengo goizian.
Hamar hamabi ordu
eguneko lana,
ez da ezertarako
irabazten dana,
berriro ez dator lehen
probatu duana,
baldin bada burutik
sano dagoana.
Mendi lagunai diet
kontu izateko
kalera ez jesiteko
ondo bizitzeko,
arrisku txarra dago
gaztearentzako
gorputza gaixotuta
anima galtzeko.
Damutua zait ongi
egindako jira,
usteldu baino leno
banoa mendira.
Lehen baztertuta utzi
nuan baserrira
han bizi nahiago det
izarrei begira. |