|
ZORIONAK
«LIZARTZAKO OIHARTZUNAK» KAXIANO ELKAR, 1992
Zorionak zure urte betetzean
zorionak ta urte askotarako
zorionak belarritik tiratzean
zorionak ta musu bat zuretzako
Berriro ere iritsi zera
urteak betetzera,
Aita-ama ta senideakin
zoriontsu zera,
pozak txoratzen gatoz gu ere
gaur zure etxera,
maitasun loreak
zuretzako ekartzera.
Zorionak zure urte...
Gaur bezalaxe opa dizugu
urtetik urtera
osasun onarekin betetzen
jarraitzeko aurrera.
Berriro ere pozak txoratzen
etorriko gera,
maitasun loreak
zuretzako ekartzera. |