|
|
TRIKITI TESTUAK
|
KUKUA
«LIZARTZAKO OIHARTZUNAK» KAXIANO ELKAR, 1992
Kukuaren bizitza
jakin nahi baduzu
kantatuko det eta
entzun behar duzu.
Udaberri alaia
gustatzen bazaizu
txori artista honek
alaituko dizu.
Aurkitzen duenean
gustoko lekua
kantua izaten du
egunerokua
isatsa harrotuaz
luzatu lepua
honela jarduten da
kantari kukua
honela jarduten da
kantari kukua.
Kantuan ona da bai
alperra lanean
besteren kabi bila
dabil gehienean
han arraultza uzteko
datorkionean,
bestek mantendu dezan
jaiotzen denean.
Kukua ez da ona
ama izateko
bere ondorengoa
ez bait du maiteko
txantxagorriari utzi
dio mantentzeko
berak hostropetikan
lasai kantatzeko.
Udaberrian kuku
San Pedrotan mutu
gure txori artista
nola den gelditu.
Eztarrian du gaitza
ezin du kantatu
berriz udaberriak
sendatuko zaitu
berriz udaberriak
sendatuko zaitu.
Orain baldin bazoaz
gugandik aparte
urteroko ohitura
jator duzu bete.
Kantatu diguzu ta
guk zaitugu maite
agur kuku hurrengo
udaberri arte
agur kuku hurrengo
udaberri arte. |
|
|