|
GOIZEKO HIRURETAN
«LIZARTZAKO OIHARTZUNAK» KAXIANO ELKAR, 1992
Goizeko hiruretan
esnatzen naizenean,
bai, abestiak egiten ditut
dena isilik dagoenean
dena isilik eta lotan
goxo zaudetenean
sortzen ditut abestiak
bakardadean.
Egunsentirako
abesti berri bat eginda
egun berri bati
eskaintzea dut atsegin da
goizean goizetik abesteko
txoriekin bat eginda,
zu ere ez zaite egon
esnatu ezinda.
Abestiak sortzen
gaueko isiltasunean
gero abesteko
guztion alaitasunean
pozik aurkitzen naiz
herriarekin
asmatzen dudanean
dantza ere egin dezaten
komeni denean.
Kantu guztien musika eta hitza: Kaxiano Ibarguren |