Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

BEHIN BATEZ JOAN NINDUZUN

«NAFARROAKO KANTU ZAHARRAK»
HIRU TRUKU
METAK, 2004

 

Behin batez joan ninduzun

Isturitzeko plazalat,

andre eder bat ikusi nuen

dantza-buruan zohala.

Atsoņo bati galde egin nion:

- Nongoa da andre eder hori?

- Murde Beltzuntze, hori duzu

Agerreko alaba.

- Agerreko anderea,

hitz batez adi nezazu:

zure alaba Kattaliņaņo

emaztetako indazu.

- Ene alaba Kattaliņaņo

hitz emanikan dagozu:

haren ondoko pupuņaņoa,

jauna, plazer baduzu.

-Ai-ei-ai-ei penaz eta

ai-ei-ai-ei dolorez;

eiherala joan behar eta

Murde Beltzuntzen beldurrez.

 

-Habil hortik, ergel xarra!

ez dun Beltzuntzen perilik…

ihizira joana ziagon

goizean goiztto jeikirik;

goizean goiztto jeikirik eta

bere orak harturik.

- Kattaliņaņo, norat xoaxi

xuhaur hola bakarrik?

- Eiherala, Murde Beltzuntz,

nihaur honela bakarrik.

- Kattaliņaņo, nahi duxuia

nik emanikan lagunik?

- Lagunak nik ukaitekotz

neure aitamek emanik.

- Kattaliņaņo, baldin banaki

nor duxun eskolatzaillia,

paga ere nezakexu

xure eskolasaria.

- Ene eskolatzaillea da

herriko jaun bikaria,

aitamez pagatuia da

ene eskolasaria.

 

Hitzak eta musika: Herrikoiak

 

Isturitzen R.M. Azkuek Graziosa Zabalori. Doinua : Iruritan R.M. Azkuek