Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

BOLANJERA

«NAFARROAKO KANTU ZAHARRAK»
HIRU TRUKU
METAK, 2004

 

Guti gostarik bildurik, sosak baditu okinak:

baditu, aitortu daizkit, ez du lotsarik kokinak.

 

- Diru hoik nundik ditutzu, anderetan xarmantena?

- Meraren moltsa joritik, usu heldu baita hunat.

 

Soldado ergelak ere jin dira labe huntara

bainan gerlariak baino nahiago dut jaun mera.

 

Jaunxkilek ele pollitez nahi ninduten xoratu;

ele pollitek ez dautet bihotza nehoiz hunkitu.

 

Fraile bat ere jin zautan lili buketa eskuan,

bainan lorez asetzeko ez nintzan sortu munduan.

 

- Ni, anderea, ez nuzu ez jaun mera ez soldado,

ez jauntto ez eta fraile, bainan xoilki okin bero.

 

- Erran duzu “okin bero”: zer diozu hitz horrekin?

- Anderea, jitez nuzu jende amorosen okin…

 

- Ez dut nehoiz egun arte hitz bitxi hori entzuna;

nola ofizio hortan daramazu zure lana?

 

- Lagun har banindezazu, artoski orra nezake

zure labore maitea, segur kontent baitzintazke.

 

Gauaz ere hor nindaike beti zure zerbitzuko,

labe haga esku-pean behar orduz labatzeko.

 

- Zuk bederen badakizu ozarki adi-arazten

ene bertute flakotik zer duzun igurikatzen.

 

Halere nahiago dut ene betiko jaun mera,

ixil-ixila baitaki nola ni diruz ohora.

 

Hitzak eta musika: Herrikoiak

Behenafarroan

P. Lafittek kaier batetik.

Doinua: Saraitzun R.M.Azkuek