Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ESKOLIERTSA GAZTEA

«NAFARROAKO KANTU ZAHARRAK»
HIRU TRUKU
METAK, 2004

 

Donibanek eta Ziburuk

erdi erdian zubia.

Jaun errientak haren gainian

egiten baitu guardia,

eian nundik ikusiren duen

maiteņoaren begia.

 

Zaia gorri ederrik

Donostiako aldetik,

eskoliertsa batek omen du

moda berrian josirik,

moda berrian josirik eta

jaun errientak eginik.

 

Eskoliertsa gaztia,

begi ederren jabia,

jaun errientari presta zakozu

bazkal ondoan kafia;

gero harek emanen dirautzu

ganbaran letzionia.

 

Eskoliertsa gaztia,

otoi emazu guardia,

jaun errientak ixur ez dezan

zure altzorat ankria,

tonaturik geldi ez dadien

zure dabantail xuria.

 

Eskoliertsa eritu,

Jainkoak duela laudatu:

mandataria barberagana

segeretuan joan duzu,

berehala jin dadiela eta

behar duela xangratu.

 

Hitzak eta musika: Herrikoiak

“Gure Almanaka”. Doinua : J.A. Donostiak Aranazko Bolaņos igeltseroari