|
ONGI-ETORRI
«ONGI ETORRI» KAXIANO ELKAR, 1990
Agur herri maite
da ongi etorri,
egitea nahi dut
zure alaigarri,
alaigarri.
Horregatik abestuaz
nabil herriz herri
alaigarri,
horregatik abestuaz
nabil herriz herri.
Herri maite
beti izan nahi dut
beti izan nahi dut
zure serbitzari,
gauza bera
eskatuko dizuet
eskatuko dizuet
nere lagunei,
alai alai
denak bizi gaitezen
denak bizi gaitezen
izan abeslari,
askatasunarekin
alaitasuna eman
behar diogu gure
Euskadi zaharrari.
Agur herri maite...
Agur Euskalerri maite
hori esaten dugu erraz
agur Euskalerri maite
eta hitzegin gazteleraz.
Gure egitekoa da
saiatu gaitezen arretaz,
oraindik ulertu ez bada
esan nahi nukeena da
Euskalerrian euskaraz.
Gure egitekoa da
saiatu gaitezen arretaz
esan nahi nukeena da
Euskalerrian euskaraz.
Hitzak eta musika: Kaxiano |