|
NERE BABESA
«ONGI ETORRI» KAXIANO ELKAR, 1990
Baserri asko
hustutzen dira
hau da nere nahigabea,
aurreko zaharren bizi lekua
gure hizkuntzan habea,
horregatik da
euskaran ama
eta errurik gabea,
non dira lehengo
sendi apalak
zoriona ta pakea.
Baserria maita baserria
baserria maita baserria.
Teilatu gorri
horma txuriak
haraitz orlegi tartetan
gure hizkuntza
gorde zuena
ez dakit zenbat urtetan,
amonak ziren
andereņoak
lurreko su baztenetan
ume mordo bat
inguruan da
txikiena belaunetan.
Baserria maita baserria
baserria maita baserria.
Garai bateko
ikastola zen
hutsik dagoen baserria
ekaitz alditan
gorde zuena
gure hizkuntza garbia.
Gure aurreko zaharren
fruitua
babesten zuen kabia
berriro eman
diezaiogun
danon artean bizia.
Baserria maita baserria
baserria maita baserria.
Hitzak eta musika: Kaxiano |