|
LAU URTE AROAK
«ONGI ETORRI» KAXIANO ELKAR, 1990
Lehendabiziko udaberria
edukiko dut kontuan
alaitasun berezia berak
nola ekarri ohi duan,
belardi, baso eta zelaiak
berdetzen dira orduan
inguru denak lorez beteak
eta txoriak kantuan.
Udaberri berria
beti zoragarria
beti zoragarria
zera udaberria.
Udaberrian ondorenean
uda dugu berehala
oso beharrezkoa dugu ta
asko berotu dezala,
lurretik datorren jatekoa
ez da gozatzen bestela
eguzkia hartzeko ere bai
amak eginda bezala.
Beztu nahi baduzu
eguzkia hartzazu
eguzkia hartzazu
beztu nahi baduzu.
Udazkena garai ona da
hego haizea sortzeko
soroko arto ta babarrunak
eta gaztainak biltzeko,
beste asko zai egoten dira
uso ehizera joateko
bai tiroa ugari tira ere
ezer gutxi ekartzeko.
Ehiztaria bazera
zoaz uso ehizera
zoaz uso ehizera
ehiztaria bazera.
Ondorenean negua dator
mendian behera elurra
behar beharrezkoa duguna
urez asetzeko lurra,
berogarria jantzi ezkero
akabo negu bildurra
horrenbestekin egiten dut
lau urte aroen agurra.
Hau dut nere agurra
kendu negu bildurra
kendu negu bildurra
hau dut nere agurra.
Hitzak eta musika: Kaxiano |