|
ITSASORA
«ONGI ETORRI» KAXIANO ELKAR, 1990
Arrantzaleak dira
badijoazte itsasora
eguneko ogia irabaztera,
itsaso ontzi baten
etxeko maiteak utzita
herriarentzat arraina ekartzera.
Urruti direnean
geroz eta txikiago
ikusten da
badijoala aurrera,
desagertu da olatuekin batera
desagertu da olatuekin batera.
Arrantzale trebeak
lanerako tresnak hartuta
joan dira ba itsaso zabalera,
elkarri lagunduaz
arrain asko harrapatzeko
olatuekin burruka egitera,
itxaropen batekin
partila ona izateko
denak itzulitakoan lehorrera,
desagertu da olatuekin batera
hau lana,
desagertu da olatuekin batera.
Hitzak eta musika: Kaxiano |