|
HEGAZKIN BATEN
«ONGI ETORRI» KAXIANO ELKAR, 1990
Hegazkin baten
Mexiko alderaino
joan behar dut
hurrengo oporretan,
jakin mina dut
zer giro egoten dan
rantxeroekin
hango tabernetan.
Trago batzu eginaz
mexikarren kantuak
entzuten omen dira
bazter guztietan
amorioan ere
zaleak omen dira
oilarra den bezala
oilotegietan.
Ondo konpontzen
banaiz Pantxo Villakin
Mexiko aldeko lurretan
bera ekarriko dut natorrenean
ezagutzeko euskal herrietan.
Pantxo Villari
dei egin behar diot
joandakoan
berakin elkartzeko,
bera izango dut
lagunik onena
hango bazterren
berri ikasteko.
Baita esango diot
zaldiak prestatzeko
han batetik bestera
biok ibiltzeko,
kapela haundiekin
pistola bana ere
aurka jartzen badira
gogor egiteko.
Hitzak eta musika: Kaxiano |