|
GOIZEKO HIRURETAN
«ONGI ETORRI» KAXIANO ELKAR, 1990
Goizeko hiruretan
esnatzen naizenean,
bai, abestiak egiten ditut
dena isilik dagoenean
dena isilik eta lotan
goxo zaudetenean
sortzen ditut abestiak
bakardadenean.
Egunsentirako
abesti berri bat
eginda egun berri bati
eskeintzea dut atsegin da
goizean goizetik abesteko
txoriekin bat eginda,
zu ere ez zaite egon
esnatu ezinda.
Abestiak sortzen
gaueko isiltasunean
gero abesteko
guztion alaitasunean.
Pozik aurkitzen naiz herriarekin
asmatzen dudanean
dantza ere egin dezaten
komeni denean.
Hitzak eta musika: Kaxiano |