|
ZERUAN AZPIAN
«ONGI ETORRI» KAXIANO ELKAR, 1990
Oskarbi den gauerdian
zeruan azpian,
ilargiz argituta
izarrez apainduta
somatzen den zoriona
da beti behar duguna.
Zoriona sendietan
ez dago denetan
drogaren ondorena
da negargarriena
txarra duzu lagun maite
da kontuz ibili zaitez.
Lehendik drogatzen bazera
jakin utzi behar dela
zure bizitza laburra
moztuko duzu bestela.
Uste dut esandakoa
ulertuko zenutela
esan nahi dut hain zuzen
garbi bizi gaitezen
ilargi ta izarren
argia den bezala.
Oskarbi den gauerdian
zeruan azpian,
ilargiz argituta
izarrez apainduta
somatzen den zoriona
da beti behar duguna.
Zoriona sendietan
ez dago denetan
asko atzerrietan
besteak espetxetan
nahikoa da nahikoa da
pakea lortu behar da.
Elkarrizketa bidez
errugabeak askatu
elkar hiltzeari utzi
hori behar dugu lortu.
Bere eskubideekin
Euskadi berreskuratu
eta behin betirako
gurea guretzako
askatasunarekin
bizi ahal izateko.
Hitzak eta musika: Kaxiano |