|
LOREAK BEZALA
«ONGI ETORRI» KAXIANO ELKAR, 1990
Ama nik izan nahi dut
loreak bezala
arazorikan gabe
bizi gaitezela.
Bai zoragarria da
berezko guztia
lore ta landareak
daukaten bizia.
Gabean ihintza hartu
gero eguzkia
zeinen polita dagon
zeruan azpia.
Lorea bizitzen da
askatasunean
gizona zoritxarrez
indarran menpean
asko goseaz hiltzen
edo gerratean,
injustizia dago
mundu zabalean.
Zuk izan nahi baduzu
loreak bezala,
jakin askatasuna
lortu behar dela.
Zuriak eta beltzak
maita gaitezela
pakean bizitzerik
ez dago bestela.
Hitzak eta musika: Kaxiano |