|
GURE ZORTZIKOA
«ONGI ETORRI» KAXIANO ELKAR, 1990
Zortzikoa entzuten
badugu kaletan
ikurriņak zabaldu
gure balkoietan.
Aintzinako ohitura
herriko jaietan
berpiztu behar dugu
euskal herrietan.
Abestu nahi baduzu
zerbait herrikoa
Euskalerrian berezia
dugu zortzikoa.
Txistulari talde bat
armoniz betean
atabalak lagunduz
beti konpasean,
herriko arkupetan
entzuten denean
bizi poza sortzen du
nere bihotzean.
Abestu nahi baduzu ....
Rock da Ameriketan
beltzen erritmoa
Brasil da Argentinan
samba ta tangoa
pasodoblea berriz
Espainiakoa
baina Euskalerrian
dugu zortzikoa.
Hitzak eta musika: Kaxiano |