|
HONDARTZETAN
«SOINU ETA KANTU» KAXIANO ELKAR, 1996
Euskal Herriko hondartzetan udan eguraldi onarekin
badakit ibiltzen zerala bainadore txiki batekin
beste gabe kolorea hartzeko eguzkiarekin
eta busti behar duzunean jolasten olatuekin.
Olatuekin bustitzean eguzkitan berehala
sekatzen etzanda jartzen zarenean tentagarria zerala (bis).
Ni banintzake olatua edo berdin da eguzkia
hartu beharko zenduke bai, nik emandako igurtzia
zuretzat ere atsegin balitz nere gutizia
zure bihurtuko litzateke zure urdinaren azpia. |