|
BASERRIA DUT MAITE
«SOINU ETA KANTU» KAXIANO ELKAR, 1996
Baserria dut maite, maita baserria
euskaldunen fruitua gorde duen kabia
baserria dut maite, maita baserria
pakelekua da eta osasungarria.
Baserri txuri eder parerik gabia
arnasa sakon hartu litekeen tokia
kutsu txarrikan gabe nonahi iturria
guztiak hitzeginaz euskara garbia.
Baserria dut maite, maita baserria
euskaldunen fruitua gorde duen kabia
baserria dut maite, maita baserria
pakelekua da eta osasungarria.
Goizean jeiki eta kanpora begira
gizakiaren gauzak han ikusten dira
txorien abesti eta eguzkiaren dizdira
holako esnaerak sarri behar dira. |