|
NERE HAURTZAROAN
«SOINU ETA KANTU» KAXIANO ELKAR, 1996
Nere haurtzaroan berri eman behar dudanean
behin ere ez dut ahatuko bizirik naizen artean
zelaiko lore politak aurkitzen nituenean
egindako sortaxoak dauzkat begien aurrean.
Loretxoak ematen nizkion amari
ontzian ipintzeko nonbait apaingarri
lore sorta polita urarekin ipinita
begirik kendu gabe hasten zen kantari.
Nere haurtzaroan berri eman behar dudanean
behin ere ez dut ahatuko bizirik naizen artean
zelaiko lore politak aurkitzen nituenean
egindako sortaxoak dauzkat begien aurrean.
Baita ere baziren fruitu bereziak
masusta beltzak eta marrubi gorriak
txukun-txukun bilduta, uretan garbituta
zeinen goxoak ziren gure gutiziak. |