|
OLANO
«SOINU ETA KANTU» KAXIANO ELKAR, 1996
Abraham, hi haiz hi txirrindularitzan
hogei eta bost urtekin munduko txapelduna,
dominak lortzeko hortzak estututa
pedalari eragiten etsitzen ez dukena
Abraham, hi haiz hi Mundialetatik
urrea eta zilarra ekarri ditukena
beajondaikela! Lehen justu ezaguna
gaur askoren laguna
dugu Anoetako seme euskalduna.
Abraham Olano, hi haiz hi munduko txapeldun
eta orain nola ez, Anoetako seme kuttun (Bis)
Urte bat lehenago Espainian ere
Olanok egin zuen han uste ez zutena
bietan txapledun taldean bezala
erlojuaren aurka bera zen azkarrena
Euskal Herrirako txirrindularitzan
ohore haundi bat duk hik egiten dukena
jarrai zak aurrera, nola duken ahalmena sufritzen dakikena
hortzak estutu eta metara aurrena.
Abraham Olano, hi haiz hi munduko txapeldun
eta orain nola ez, Anoetako seme kuttun (Bis) |